Ekonomia -
Aldundiei eta Jaurlaritzari
'Aitzakiarik gabe' Europako isuna ordaintzeko eskatu du Legebiltzarrak
Onartutako dokumentuan, Foru Aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari "inongo aitzakiarik gabe", 30 milioi euroko isuna ordaintzea eskatu die Eusko Legebiltzarrak.
Erredakzioa
"Opor fiskalak" direla eta Europar Batasuneko Auzitegi Nagusiak ezarritako isuna "inolako aitzakiarik gabe" ordaintzeko eskatu die Eusko Legebiltzarrak Foru Aldundiei eta Jaurlaritzari. Horrez gain, bere egunean enpresei emandako diru-laguntzak berandu itzuli izana kritikatu dute, EAJ eta PPren aurkako botoekin.
Europako Auzitegiak 30 milioi euroko isuna ezarri zion Espainiari maiatzaren 13an, "opor fiskalak" ezizenaz ezagutzen ziren diru-laguntzak epe barruan ez itzultzeagatik.
EH Bilduk eraman du eztabaida Legebiltzarrera, eta alderdi guztiek EAJren kudeaketa kritikatu egin dute. Azkenean, UpyDren ekimena onartu dute talde guztiek, PPk eta EAJk izan ezik. Popularrek eta jeltzaleek beste testu bat adostu dute, isuna Finantza Publikoen Euskal Kontseiluak erabakitzen duenaren arabera ordaintzea proposatuz.
Onartutako dokumentuan, 30 milioi euroko isuna "inongo aitzakiarik gabe" ordaintzeko eskatu die Legebiltzarrak Foru Aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari.
"Opor fiskalak" martxan jartzea eta diru-laguntzak berandu itzuli izana kritikatu dute Legebiltzarreko taldeek.