Ekonomia -

ELA-ren batzar nagusia

Elkarrizketa sozialik ez dagoela salatu du ELAk

Bestalde, LAB sindikatuarekin 'gauza gehiago' egin ez izanagatik atsekabea agertu du Adolfo Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiak.

Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adoldo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusiak ukatu egin du sindikatuak elkarrizketa soziala baztertu izana, are gehiago, elkarrizketa sozialik ez dagoela salatu du. Bestalde, erreforma indarrean sartu eta bi urtera LABekin "gauza gehiago" egin ez izanagatik atsekabea agertu du.

ELAk batzar nagusia egin du ostegun honetan Barakaldoko BECen, eta Adolfo Muñozen hitzaldia eskaini du. Ukatu egin du ELAk konfrontazioaren alde egitea, eta sindikatuak antolatzea, eustea eta borrokatzea erabaki duela nabarmendu du. Are gehiago, patronalari egotzi dio konfrontazioaren hautua egitea.

"Enpresaburuak duen alde bakarreko boterea mugatzeko lan egin behar duen indar kolektiboa da sindikatua", azaldu du.

Bestalde, negoziazio kolektiboa blokeatzea egotzi dio patronalari, eta patronala onartzeko prest dagoen edukiez haratago gauza gehiago badaudela nabarmendu du.

Amaitzeko, patronala lan erreforma berria eskatzen ari dela salatu du. "Badaki lege bitartez dena emango diola Gobernuak eta ez duela negoziatzeko beharrik izango. Negoziatzera bultzatzen duen kolektibo bat baldin badago irekiko du elkarrizketaren bidea", ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea