Ekonomia -

Lekeitio

Atutxa: 'Lan harremanen eredu berria behar du Euskadik'

EAJren BBBko presidentearen iritziz, "xantaiak, ezezko sistematikoak eta konfrontazioak" hondamendira garamatza.

Itsaso Atutxa EAJren Bizkaia Buru Batzarreko presidetea. Artxiboko irudia: EiTB
Itsaso Atutxa EAJren Bizkaia Buru Batzarreko presidetea. Artxiboko irudia: EiTB
Itsaso Atutxa EAJren Bizkaia Buru Batzarreko presidetea. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrizketa oinarri izango duen lan harremanen eredu berria behar du Euskadik, Itsaso Atutxa EAJren Bizkaia Buruko presidentearen arabera. Eredu berri horretan xantaia, ezezko sistematikoa eta konfrontazioa "atzean" utzi behar direla gaineratu du, "estrategia horrek hondamendira baigaramatza".

Atutxak "BizkaiaGO!" ekimenaren bigarren ekitaldian parte hartu du gaur Lekeition. EAJk bultzaturiko "BizkaiaGO!" ekimenaren helburua enplegua sortzeko eta ekonomia sustatzeko herritarrek dituzten proposamenak jasotzea da.

EAJk ohar bidez jakinarazi duenez, ekimen pribatuak "ahalegin berezia" egin behar du Lea Artibai eskualdean industria jarduera bultzatzeko.

Hala, lan harremanen eredu berrira bidean enpresariei eta sektore komertzialari babesa emateko deialdia egin du Eusko Alderdi Jeltzaleak, "horiek baitira enplegua sortzen eta ekonomia dinamizatzen dutenak".

"BizkaiaGO!" ekimenaren baitan Bizkaiko herrietan zehar geldialdiak egingo ditu EAJk herritarren iritziak biltzeko. Lehen geldialdia Getxon egin zuten apirilean eta gaurkoa bigarren hitzordua izan da.

Bildutako proposamen horiek 2015ek udal eta foru hauteskundeetarako programan jasotzeko konpromisoa hartu du EAJk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ