Ekonomia -

Lan istripua Amurrion

Tubacexeko behargin bat larri zauritu da, kamioiak su hartuta

Amurrioko Tubacex enpresako langile bat larri zauritu da, metala garraiatzen zuen bere kamioiak su hartuta. Gurutzetako ospitalera eraman dute, besoetan eta eskuetan erredura larriak zituela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amurrioko Tubacex enpresako langile bat larri zauritu da gaur arratsaldean, metala garraiatzen zuen kamioiak su hartuta. Gurutzetako ospitalera eraman dute, besoetan eta eskuetan erredura larriak zituela.

Ezbeharra arratsaldeko 15:30ean gertatu da. Zauritua Amurrioko lantegiko behargin bat da.

Sua zerk piztu duen ikertuko dute orain. Garrek ez dute bestelako arazorik eragin lantokian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako berriak Tubacex berriak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Metalgintza