Ekonomia -

Administrazio kontseilua

Jose Luis San Pedro Iberdrolako kontseilariak kargua utzi du

Bestalde, Francisco Martinez Corcoles taldeko negozioen zuzendari nagusi izendatu du konpainiak, Londresen Administrazio Kontseiluak egindako bileran.

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis San Pedro Iberdrolako kontseilari zuzendari nagusiak kargua utzi du, berak hala eskatuta. Ignacio Sanchez Galanek konpainiako presidentea izaten jarraituko du.

Londresen Administrazio Kontseiluak egindako bileran, Francisco Martinez Corcoles taldeko negozioen zuzendari nagusi izendatu du konpainiak. Orain arte San Pedrok betetzen zuen funtzio hori.

San Pedrok 40 urte daramatza konpainian. Nahiz eta ardura handi bat utzi, Kontseiluan kide izaten jarraituko du eta Iberdrola España sozietate berriaren Administrazio Kontseiluko presidentea izango da.

Bestalde, Martinez Corcoles sare, berriztagarri, sorrera eta merkataritza arloetako arduraduna izango da. San Pedro izan da esparru horietako burua orain arte.

Manuel Lagares Gomez-Abascal ordezkatzeko, Denise Mary Holt kanpo kontseilari independente izendatu du konpainiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola gaur