Ekonomia -

Elkarrizketa soziala

'Garai berri' bat zabaltzeko eskatu die Aburtok sindikatuei

"Sindikatuen ekintzan garai berri bat zabaltzea beharrezkoa da. Aldarrikapena bai, baina baita elkarrizketa soziala garatzeko aldeekin akordioak bilatzea ere", adierazi du Enplegu sailburuak.

Juan Mari Aburto Enplegu sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Mari Aburto Enplegu sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Mari Aburto Enplegu sailburua. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izaera errebindikatiboa galdu gabe sindikatuen ekintzan "garai berri" bat zabaltzearen aldeko apustua egin du gaur Juan Mari Aburto Enplegu sailburuak. "Alde ezberdinekin akordioak bilatu behar dituzte elkarrizketa soziala garatzeko", erantsi du sailburuak.

Ezberdinen arteko akordio eta lankidetza politika defendatu du Aburtok. Paulino Gomez Beltran (1892-1963) erbestean Eusko Jaurlaritzako Gizarte Segurantza sailburua izan zenaren biografia aurkeztu dute gaur Bilbon. Aburto aurkezpenean izan da. Gomez PSOEko eta UGTko kidea izan zen.

Paulino Gomezek sistema paritario batean oinarritutako lan harremanak bultzatu zituela gogorarazi du Aburtok. Enpresaburuen eta langileen parte-hartzearen bidez "traumarik gabeko aldaketa sozial lasai" bat lortu nahi zuen Gomezek.

Pentsaera horrek "erabateko gaurkotasuna" duela uste du Aburtok. "Langileek enpresen kudeaketan parte hartu behar dute, lan harremanak horretan oinarritzea aspaldiko kontua da", esan du sailburuak.

"Sindikatuen ekintzan garai berri bat zabaltzea beharrezkoa da. Aldarrikapena bai, baina baita elkarrizketa soziala garatzeko aldeekin akordioak bilatzea ere", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea