Ekonomia -

Mexiko

Lehen euskal enpresa publiko-pribatua inauguratu dute atzerrian

Gestamp enpresak herrialde latindarrean zabaldutako enpresa da. Lehendakariak esan duenez, “Euskadiko ekonomiak egin behar duen bidearen erakusle onena” Gestamp.

Urkullu eta Tapia, Mexikora egindako bidaian. Irudia: EFE
Urkullu eta Tapia, Mexikora egindako bidaian. Irudia: EFE
Urkullu eta Tapia, Mexikora egindako bidaian. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Francisco J. Riberas Gestampeko presidenteak Gestamp Matriceria Puebla enpresa horrek Mexikon sortu duen fabrika berria inauguratu dute Pueblan.

Inaugurazio ekitaldian Arantza Tapia Ekonomia eta Lehiakortasun sailburua, Juan Ignacio Garcia-Motiloa sailburuordea eta Kanpo Ekintzako idazkari Marian Elorza ere egon dira.

Lehendakaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Gestampen lantegi berria “Euskadiko ekonomiak egin behar duen bidearen erakusle onena” dela, baita Euskadiko enpresek egin behar duten nazioartekotzeko prozesuen adibidea ere.

“Eusko Jaurlaritzak enpresekin egingo du bide hori, enpresa txiki zein haundiei laguntza eskainiz –gehitu du Lehendakariak-, Euskadiren nazioartekotzearen alde eginez”, oharraren arabera.

Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak eta Gestampek hitzarmen bat sinatu dute lankidetzarekin aurrera jarraitzeko. Hala, Gestampek eta Euskadiko erakundeek 30 milioi euroko inbertsioak egingo dituzte berriz, Ekarpen, Basque funtsaren eta Finantzen Euskal Institutuaren bidez, NAFTA merkatuan (Mexiko), Asian (Txina), Iparraldeko Europan (Suedia) eta Ekialdeko Europan (Errusia).

Nazioarteko hedapena Gestion Global Matriceria (GGM) proiektuaren bidez egingo da. Proiektua Gestamp, Ekarpenek eta Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI taldea) osatzen dute.

Lankidetza horren ondorioz, Gestamp Matriceria Puebla sortu da, lehendakariak Mexikora egindako bidaian inauguratutakoa. Proiektu honek 57 lanpostu gehiago ekarriko ditu; horiek, bada, Bizkaian daudenei gehituko zaizkie, eta, guztira, 167 enplegu sortuko dira 2012az geroztik. Matrizegintzako instalazio honetara 8,6 milioi euro bideratuko dira, handitzeko eta makineriarako, oharrean agertzen denez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Mexiko argazkiak Enpresak