Ekonomia -

Isuna

ELAk txalotu egin du 'opor fiskalen' inguruan ikerketa abiatu izana

ELAk jarritako salaketa batengatik ireki ditu izapideak Auzitegi Nagusiak. Enpresei emandako diru-laguntza horiek itzultzerakoan aldundiek eta Jaurlaritzak arduraz jokatu ote zuten argitu nahi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak begi onez jo du EAEko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak ikerketa abiatu izana 'opor fiskalen' inguruan, enpresei emandako diru-laguntza horiek itzultzerakoan aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak arduraz jokatu ote zuten ala Europar Batasunaren isunaren errudun ote diren argitzeko.

ELA sindikatua bera izan zen salaketa jarri zuena, eta horren ondorioz abiatu dute ikerketa.

Sindikatuak prentsa-agiri batean azaldu duenez, "onartezina" da 2006an laguntzak legez kanpokoak zirela esan ostean "Europako Batzordearen eskariari muzin egin izana", eta "jarrera hori eustea 2011ko iraila arte".

ELArentzat positiboa da Fiskaltzak ikerketa abiatzea, eta Jaurlaritzari eta aldundiei auziaren inguruko informazioa eskatzea.

Sindikatuaren ustez "zigortu" egin beharko litzateke erakundeek haien eginbeharrak bete ez izana, horren ondorioz ordaindu behar den isunak murrizketak eragingo dituelako gizarte-laguntzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea