Ekonomia -

2015eko kontuak

Osoko zuzenketa aurkeztuko die PSNk Nafarroako aurrekontuei

Horrela, 2014ko kontuak luzatu beharko ditu Nafarroak 2015ean, hirugarren urtez jarraian. Aurrekontua onartzeko Parlamentuaren “babesa eta akordioa” eskatu ditu Goicoecheak.

Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2014ko aurrekontuak luzatu beharko ditu Nafarroak segur aski; izan ere, PSNk osoko zuzenketa aurkeztuko dio 2015eko Aurrekontu Orokorren proiektuari. Honenbestez, Nafarroako Gobernuak aurkeztutako kontuen aurka egingo dute sozialistek.

Sozialistek osoko zuzenketa aurkeztuko dutela baieztatu dute PSNko iturriek.

Gobernuak PSNren erabakia espero zuen. Proiektua salbatzeko autua egingo ez zuela uste zuen Nafarroako Exekutiboak. 3.797,25 milioi euroko gastua aurreikusi du Gobernuak datorren urterako.

Horrela, lege-proiektua onartzeko Parlamentuaren “babesa eta akordioa” eskatu ditu Lourdes Goicoechea Ekonomia kontseilariak arratsaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSN Nafarroako albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentuko albisteak Nafarroako Aurrekontuak