Ekonomia -
Eustat-en datuak
Industria jarduera % 1 hazi da Euskadin irailean
Urte arteko datuei erreparatuz gero, industria jarduera batez ere Araban hazi da (% 3,6) eta Bizkaian eta Gipuzkoan igoera apalagoa izan da.
Erredakzioa
Industria jarduera % 1 hazi da Euskadin, irailean, iazko iraileko datuekin alderatuta. Hala ere, 2014ko abuztuko datuekin alderatuta % 3,5 jaitsi da.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak kaleratutako datuen arabera, industria talde handiek jokabide ezberdina izan dute urte arteko datuak kontuan hartuta.
Euskal industrian pisu gehienen duten sektoreen artean hazkunde handiena izan dutenak hauek izan dira: energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,4), egurra, papera eta arte grafikoak (% 3,1) eta elikagaiak, edariak eta tabakoa (% 2,8).
Bestalde, jaitsiera handienak sektore hauetan izan dira: materialak eta ekipo elektrikoak (% 14,8), kautxua eta plastikoa (% 1,7), eta makinaria eta ekipoa (%0,2).
Urte arteko datuei erreparatuz gero, industria jarduera batez ere Araban hazi da (% 3,6) eta Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, igoera apalagoa izan da, % 0,4koa eta % 0,2koa hurrenez hurren.
Hala ere, abuztuko datuekin alderatuta, industri jarduera jaitsi egin zen hiru lurralde historikoetan: % 6,2 Araban, % 4,2 Gipuzkoan eta % 1,3 Bizkaian.