Ekonomia -

Araba

Kutxabankek Alavesi diru gutxiago ematen diola salatu du De Andresek

Arabako ahaldun nagusiaren ustez, Araban ez du Gipuzkoan eta Bizkaian adinako inbertsiorik egiten, "euskal futbol taldeen kasuan" bereziki.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: Efe
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia.
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak salatu du Kutxabank ez dela beste lurraldeetan adina inplikatzen Araban, eta "atsekabe handia" agertu du bankuaren jokabideagatik.

Aldundiak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, erantzun horixe eman dio De Andresek EH Bilduk egindako galdera bati gaur Batzar Nagusietan egindako kontrol saioan.

Ahaldun nagusiak, prentsa-oharrean azaldu dutenez, kritikatu egin du Kutxabankek euskal futbol taldeen artean egiten dituen desberdintasunak "ekarpen ekonomikoei" dagokienez.

De Andresek gogorarazi duenez, Kutxabankek 55 milioi euro eman zizkion Athletiki "San Mames Barria finantzatzeko" eta, horrez gain, "talde bizkaitarrak 2,5 milioi euro jasoko ditu 2018 arte".

Gainera, Realari "zortzi milioi euro emango dizkio Kutxabankek datozen lau urteetan". Horren aurrean, Alavesi emandako kopurua "100.000 euro besterik ez" dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba