Ekonomia -

Eustat

Euskal industriaren ekoizpena % 1,9 hazi zen urrian

Industria jarduera % 8,8 hazi da Bizkaian eta Araban eta Gipuzkoan, berriz, jaitsi egin da, % 2,6 eta % 2,2 hurrenez hurren.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko industria jarduera % 1,9 hazi da urrian 2013ko hilabete berarekin alderatuta. Lurraldez lurralde, Bizkaian % 8,8 hazi da eta Araban eta Gipuzkoan, berriz, jaitsi egin da % 2,6 eta % 2,2, hurrenez hurren.

Eustat Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera, industria jarduera % 1,5 hazi da urrian, irailarekin alderatuta. Lurraldez lurralde, Araban % 1,4 jaitsi da eta Bizkaian % 3,9 eta Gipuzkoan % 0,5 egin du gora.

EAEko industrian pisu gehien duten sektoreei erreparatuta, ekoizpen hazkundea izan da ondorengo sektoreetan: egurra, papera eta arte grafikoak (%7,3); energia elektrikoa, gasa eta baporea (% 6), eta jakiak, edariak eta tabakoa (% 5,5).

Bestalde, beherakada nabarmenenak garraioan (% 14,2), material eta ekipo elektrikoan (% 7,5) izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Industria Eustat gaur