Ekonomia -

Ekonomia

Europako Banku Zentralak % 0,05ean mantendu ditu interes tasak

Halaber, 2014 eta 2015 urteei begira eurogunerako egindako hazkunde aurreikuspenak jaitsi egin ditu. Horrenbestez, 2014an ekonomia % 0,8 haztea eta 2015ean % 1 haztea aurreikusten du.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak (EBZ) euroguneko interes tasak gutxieneko historikoan mantendu ditu (% 0,05), egoera ekonomikoa babesteko eta atzeraldia saihesteko.

EBZk berri eman duenez, gobernu kontseiluak kreditu marjinalerako interes tasa ere bere horretan uztea erabaki du (% 0.30).

Halaber, depositurako erraztasuna % - 0,20an mantendu du.

2015erako hazkunde aurreikuspenak nabarmen jaitsi ditu

Europako Banku Zentralak eurogunerako 2014rako eta 2015erako hazkunde aurreikuspenak jaitsi egin ditu. Horrenbestez, 2014an ekonomia % 0,8 haztea eta 2015ean % 1 haztea aurreikusten du; iraileko aurreikuspenean baino sei hamarren gutxiago.

Mario Draghi presidenteak gaur emandako prentsaurrekoan iragarri duenez, Europako Banku Zentralak 2016ra bitarteko inflazio aurreikuspenak jaitsi egin ditu: hamarren bat aurten (% 0,5), lau hamarren 2015erako (% 0,7) eta hamarren bat 2016rako % 1,3) .

Neurri pizgarrien prestaketa iragarri du

Mario Draghik azaldu duenez, dagoeneko neurri pizgarri berriak hartzeko prestaketa lanak hasi dituzte.

Presidentearen agerraldiaren aurretik, Europako Banku Zentraleko gobernu kontseiluak interes tasak % 0,05ean mantentzea erabaki du euroguneko jarduera ekonomikoa bultzatzeko.

Draghik azaldu duenez, "inflazio baxuko garai luze baten arriskuei aurre egiteko beharra balego, gobernu kontseilua bere osotasunean ados dago ez ohiko instrumentoak erabiltzeko". Horren arabera, gobernu kontseiluak aktibo mota guztiak erosteko aukera mahai gainean jarri du, urrea salbu. Halaber, zabalkunde kuantitatiboaren eraginkortasuna defendatu du, AEBetan eta Erresuma Batuan egin bezala.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EBZri buruzko azken albisteak gaur