Ekonomia -
urteko azken gobernu bilera
Jaurlaritzak auzitara joko du ordutegien liberalizazioa dela eta
Legearen kontrako errekurtsoa Auzitegi Konstituzionalean aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak, barne-merkataritzako eskumena urratzen duelako.
I.G. | eitb,eus
Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztuko du merkataritza-ordutegien liberalizazioa ezartzen duen Legearen aurka, gaur, asteartea, hainbat sailburuk egindako prentsaurreko batean eta Jaurlaritzak hedabideetara igorritako ohar baten bidez iragarri dutenez.
Jaurlaritzaren arabera, Hazkuntzaren, Lehiakortasunaren eta Eraginkortasunaren aldeko premiazko neurriak onartzeko urriaren 15eko 18/2014 Legeak “bi eskumen urratzen ditu”.
Batetik, “barne-merkataritzaren eta merkataritza-ordutegien gaineko eskumena” urratzen du, ”18/2014 Legeak merkataritza-ordutegien guztizko liberalizazioarako baldintzak jartzea Estatuari” dagokiola baitio eta horrek berehala eragingo liokeelako Donostiari.
Izan ere, “Udalaren eskaerarik ez balego edota Euskal Autonomia Erkidegoko erresoluziorik ez balego, «establezimenduei urte osoan eta hirian edonon daudela ere irekitzeko askatasun osoa emango baitzaie»", Legeak dioenez, eta 4., 5. eta 7. artikuluak eta I. eranskina errekurritu dituzte.
Bestetik, “enplegu-politika aktiboen gaineko eskumena” urratzen du Legeak, Jaurlaritzaren iritzian. 18/2014 Legeak “Gizarte Segurantzaren kuoten hobariak arautzen ditu, ikasten ari ez diren eta lanik ez duten gazteen kontratazioa sustatzeko” eta Jaurlaritzak 107. artikuluaren 2., 6., 12. eta 13. paragrafoak errekurritu ditu.
Era berean, “Eusko Jaurlaritzak eskumen-urraketok errepikakorrak” direla salatu du. “Orain arteko negoziazioek –legegintzaldi honetan, gutxienez birritan abiatu dira negoziazioak-”, eta bietan porrot egin dute; beraz, “Auzitegi Konstituzionalean errekurtsoa aurkeztu” beste aukerarik ez du, salatu dutenez.
“Urraketaren nondik norakoak”
Jaurlaritzak azaldu duenaren arabera, 18/2014 Legearen bidez biztanle-kopuruaren (100.000 biztanle) eta hotel-okupazioaren (600.000 ostatu-gau urtean) mugak murriztu ditu mailaz beheratu dituzte.
Ondorioz, “Euskadiren kasuan, Donostiako merkataritza-ordutegien guztizko liberalizazioa de facto ekarriko du”, hortaz, “Eusko Jaurlaritzak neurri horiek bere eskumenak urratu dituztela salatu du”.
“Izan ere -oharraren arabera- Euskadin, udal-eremuak «turista-etorri handiko eremu» gisa izendatzeko, udal interesdunak aurretiaz egin behar dio eskaera Eusko Jaurlaritzari, erkidego-eskumeneko prozesua eta izapidetzea abiaraziz”.
Hau dela eta, Espainiako Gobernuak “Euskadiren eskumenei koska handia jan die, harik eta, azken erreformarekin, barne-merkataritzako eskumena eta bere errealitate sozioekonomikoari egokitutako merkataritza-politika diseinatzeko gaitasuna, Gernikako Estatutuaren 10.27. artikuluan jasota daudenak, erabat hutsalduta”.
Aldaketak Legean
Merkataritza-jardueraren maiatzaren 27ko 7/1994 Legeak bideak ezarri zituen merkataritza-banaketa modernizatzeko, baina, Jaurlaritzak azaldu duenez, “hasierako erredakzioan, oso erregulazio gutxi zuen merkataritza-establezimenduen ordutegiei eta irekitzeko egunei buruz”.
Gainera, lege horren hirugarren artikuluak, bere aldetik, “erregelamenduetara jotzen du merkataritza-ordutegien geroko erregulazioa” zehazteko.
Jauraritzak, hortaz, legea aldatzeko proposamena Legebiltzarrari bidaltzea onartu du gaur, bertan bozkatzeko.