Ekonomia -
Lan istripua
58 urteko langile bat zauritu da Legazpin, pieza bat gainera erorita
Istripua Legazpiko Urola industrialdeko lantegi batean gertatu da, eta zauritutako behargina Zumarragako ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
58 urteko langile bat zauritu da asteazken honetan Legazpiko Urola industrialdeko lantegi batean (Gipuzkoa).
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, 09:05ean deia jaso dute istripuaren berri emanez. Antza denez, langileari pieza astun bat erori zaio hanka gainera, eta Zumarragako ospitalera eraman dute.
Segurtasun Sailak Osalanen esku utzi du istripuari buruzko gorabeheren ikerketa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea