Ekonomia -

Zorra erosi du

Lagarde: 'EBZren programa ez da nahikoa ekonomia suspertzeko'

Nazioarteko Diru Funtsaren idazkari nagusiaren esanetan, "erreforma sakon estrukturalak" behar dira krisitik ateratzeko.

Christine Lagarde
Christine Lagarde
Christine Lagarde

Erreakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendari nagusiak zorionak eman dizkio Europako Banku Zentralari (EBZ) ostegunean abiatutako zor publiko eta pribatua erosteko programarengatik eta iragarpena egiteko moduarengatik baina, ohartarazi duenez, "ez da nahikoa Europako ekonomia suspertzeko".

"Ez dut uste Europako ekonomiari bultzada emateko eta hazkundea sustatzeko nahikoa denik", agertu du France 2 telebista frantziarrari eskainitako elkarrizketa batean.

Izan ere, haren ustean, "lehiakortasun estrukturala hobetuko duten erreforma sakon estrukturalak behar dira".

Erreforma horiek zeintzuk izan behar diren galdetuta, hainbat arlo liberalizatzeko proposatzen duen Emmanuel Macro Frantziako ekonomia ministroaren lege proposamena aipatu du Lagardek baina baita Espainian edo Italian egindakoak ere: "Espainiak erreforma sakonak egin ditu eta Italia ere hasia da lan horretan".

Orain EBZren programak ekonomian duen eragina aztertu beharrekoa dela uste du Nazioarteko Diru Funtsaren buruak. "Bankuek maileguak emateko, herritarrek gastatzeko eta enpresak inbertitzeko nahikoa konfiantza ote duten ikusi behar da orain", erantsi du. Lagarderen irudiko, "hitz gakoak konfiantza eta ziurtasuna dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Europa bideoak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea EBZ NDF berriak