Ekonomia -
Aretxabaletako Kontzejua
Arabako kontzeju batean milioi bat euro desagertu direla salatu dute
300 biztanleko Kontzejua da, eta egun Gasteizen barruan dago. Kontzejuaren aurreko presidenteak etxebizitzen eraikuntzek eragindako diru sarreretatik eraman zuela uste dute.
Erredakzioa
Kontu Auzitegiak ikerketa abiatu du Aretxabaletako Kontzejuko funts publikoetan ustez milioi bat euro desagertu direlako. Kontzeju horrek 300 bat biztanle ditu, eta gaur egun Gasteizko Udalaren barruan sartzen da.
Javier Argote Arabako kontzejuetako elkarteko presidenteak baieztatu du albistea, salaketa kontzejuen elkartetik jarri dutelako, Aretxabaletako ordezkariekin batera.
Ia milioi bat euro falta direla, eta ustez Aretxabaletako aurreko kontzejuko presidenteak, 2013. urtera arte kargu horretan egon zenak, lapurtu zituela uste dute.
Arabako Aretxabaleta Gasteizko herri bat da, eta azkenaldian asko eraiki da bertan, etxebizitza berri asko, eta terreno salmenta asko ere izan da. Uste dutenez, horko dirua da ustez aurreko presidenteak eraman zuena.