Ekonomia -

Zabalkundea

Londresko eta Parisko bi enpresa erosi ditu Oronak

Londreseko Langham Lifts eta Parisko SAS ALMA erosi ditu Hernaniko enpresak.

Hernanin dago Orona IDeO
Orona IDeO
Hernanin dago Orona IDeO

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugikortasunean berezitutako Orona euskal enpresak Londresko eta Parisko bi enpresa erosi ditu. Langham Lifts Londreseko enpresa osotasunean erosi du eta Pariseko SAS ALMAren zati handi bat bere gain hartu du.

Prentsa ohar batean eman ditu ezagutzera Hernaniko enpresak bi erosketak eta operazioaren garrantzia azpimarratu du.

Oharrak dionez, “Langham Lifts enpresaren erosketari esker,  Londresen bigarren postua egonkortzea lortuko du Oronak”. 3.000 igogailu baino gehiago izango lituzke modu horretan Oronak Erresuma Batuko hiriburuan.

Herrialdean, orotara, 50 milioiko salmentak gaindituko ditu Oronak 2015ean eta enpresaren bolumena bikoiztuko luke. 250 langile ditu Oronak Erresuma Batuan.

Parisko SAS ALMA enpresaren zati handi bat ere erosi du Oronak. Horri esker, Ile-de-France eskualdean euskal enpresak duen posizioa indartuko du eta slamenta berriak hobetuko ditu.

Erosketa berriak Orona France bosgarren postuan jarriko du. Frantzian 75 milioi euro baino gehiagoko fakturazoa du Oronak eta 400 langile baino gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hernani argazkiak Zer gertatu da Parisen? Mondragon korporazioa bideoak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Albisteak Londres azken ordukoa Euskal enpresak azken ordukoa