Ekonomia -
Lan gatazka
24 orduko lanuztea egingo dute Eusko Irratian hilaren 24an
Radio Euskadiko, Euskadi Irratiko eta Radio Vitoriako 60 langile baino gehiago kaleratzea aurreikusten duen erregulazio txostena bertan behera uzteko eskatu dio gehiengo sindikalak EITBri.
Erredakzioa
Eusko Irratiko langileen batzordeko gehiengoak erabakita, 24 orduko greba egingo dute otsailaren 24an EITBko irrati guztietan, Euskal Irrati Telebistak planteatutako lan erregulazio espedientearen kontra protesta egiteko.
Sindikatu guztiek babestu dute greba, LABek izan ezik, eta horrekin batera, erregulazio txostena bertan behera uzteko eskatuko diote EITBren Administrazio Kontseiluari; izan ere, bilera egingo du greba egunean bertan.
Era berean, langileen ordezkariekin akordio batera iristeko deia egin diote Zuzendaritzari, Radio Euskadiko, Euskadi Irratiko eta Radio Vitoriako 60 langile baino gehiago kaleratzea galarazteko, ELAk prentsa-ohar batean jakinarazi duenez.