Ekonomia -
Itsasontziak
Akordioa Pasaiako Portuak eta Tilburykoak, Tamesisen karga uzteko
Pasaiatik Anberesera doan kontainer-itsasontziak geldialdia egingo du astean behin Ingalaterrako portu horretan.
Erredakzioa
Pasaiako Portuak akordioa lotu du Ingalaterrako Tilbury portuarekin, Anbereserako bidean joaten den kontainer-itsasontziak astean behin bertan geldialdia egiteko.
Tamesis ibaiaren sarrerako portu bat da Tilburykoa, oso garrantzitsua Ingalaterrara heltzen diren produktuak Erresuma Batuan banatzeko, Londresetik oso gertu baitago, eta oso erabilia da merkantziak Britainia Handian hedatzeko. Hilabete barru hasiko da garraio-bide hori.
Adegik esan du iaz 500 milioi euroko salmentak egin zituztela Gipuzkoako enpresek Erresuma Batura, eta joera goranzkoa dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea