Ekonomia -

Iragarpena

Rajoy PPren zerrendaburua izango da urte amaierako hauteskundeetan

Mariano Rajoyren "xede nagusia" 20 milioi enpleguetara heltzea izango da datorren legealdian.

Mariano Rajoy
Mariano Rajoy
Espainiaren BPG %2,9 igoko dela aurreikusi du Rajoyk

00:43

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainia %2,9 haziko da aurten, Mariano Rajoy presidenteak gaur iragarri duenez.

Europa Press-en gosari informatiboan, Rajoyk azpimarratu du 2016an antzeko datuak aurreikusten dituztela.

“Ez da boluntarismoa, ezta su artifizialak ere”, adierazi du Rajoyk. Euroguneko herrialdeen artean, Espainiak izango du hazkunde nabarmenena, “alde handiarekin gainera”.

“Nork esango zigun orain bi urte?”, galdetu du Rajoyk. Horren hitzetan, aurten 500.000 lanpostu berri sortuko dira Espainian.

Aurreikuspen horiek guztiak bete ahal izateko, “edota hobetzeko”, legealdi osoan egindako ibilbide “erreformistarekin” jarraituko du Mariano Rajoyk.

Izan ere, bere “helburu nagusia” 20 milioi pertsona lanean izatea da.

Bestalde, kultura alorreko BEZaren inguruan galdetuta, “edozertarako prest” agertu da Rajoy. Hala ere, Espainian 9,2 pentsiodun daudela ekarri du gogora.

Diru-sarrerak handitzearekin batera zergak jaitsi egingo ditu Espainiako Gobernuak, Rajoyren hitzetan.

Ez ditu hauteskundeak aurreratuko

Bestalde, urte amaierarako aurreikusita dauden hauteskunde orokorrak irailera aurreratzea baztertu du Rajoyk. Gaineratu duenez, ez du gustuko izaten "gauzak epe laburrean egitea".

Horrez gain, PPren hautagaia izango dela iragarri du, maiatzak 24ko hauteskundeetan popularrek emaitza txarrak badituzte ere.

"Bai, hautagaia izan nahi dut eta, benetan, ondo joango zaizue", erantzun du Rajoyk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy Espainia argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Hauteskundeak gaur