Politika -

Gosari informatiboa

Rajoy: 'Bere garaian kudeaketa ona egin zuen lankidea da Rato'

PPri “kalte handia” egin dioten ustelkeria kasuak agertu diren arren, “erabaki garrantzitsuak” hartzeko gai izan direla nabarmendu du Rajoyk.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Rato presidenteorde ohiaren auziaren inguruan “egin beharreko guztia” egin duela esan du gaur Mariano Rajoy Espainiako presidenteak. “Espainiako erakundeak ondo dabiltzala erakutsi dugu”, erantsi du.

“Gauzak diren bezala dira, eta erakundeei dagozkien erabakiak hartzen utzi behar diegu. Ratori ere bere defentsa ahalik eta hoberen prestatzen utzi behar diogu. Gobernuak egin du egin beharreko guztia”, berretsi du Europa Pressek antolatutako gosari informatiboan.

Gai horren inguruan esan beharreko guztiak esan dituela gaineratu du Rajoyk. Espainiako presidentearen hitzetan, “bere garaian kudeaketa ona egin zuen lankidea da Rato”.

PPri “kalte handia” egin dioten ustelkeria kasuak agertu diren arren, “erabaki garrantzitsuak” hartzeko gai izan direla nabarmendu du Rajoyk. “Ustelkeria kasuekin zerikusia zuten militante guztiak PPtik kanpo daude”, azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainako Gobernuaren presidente ohia