Ekonomia -

PCB

Precicast Bilbaok 200 lanpostu sortuko ditu Sestaoko lantegi berrian

Enpresak (% 80a ITPrena da) 20 milioi euroko inbertsioa egingo du superaleazio fundiziorako fabrika berria eraikitzeko.

Sestaoko lantegia eraikiko duten lekua. Argazkia: EiTB
Sestaoko lantegia eraikiko duten lekua.
Sestaoko lantegia eraikiko duten lekua. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Precicast Bilbaok (PCB) lantegi berria eraikiko du Sestaon (beste bat du Barakaldon) 20 milioi euroko inbertsioa eginda, eta 200 lanpostu zuzen sortuko ditu, EITBk jakin ahal izan duenez.

Fabrika berrian aeronautika merkaturako piezak egingo dituzte, eta Boing eta Airbusekin arituko dira lanean. Gainera, Rolls Roycerekin, Siemensekin eta Alstonekin ere negozioak martxan jartzea espero dute.

10.000 metro koadroko azalera izango duen lantegi hori Sestao Bai elkartearen lur eremuan eraikiko dutela aurreikusi dute; hau da, Sestaoko Udalaren eta Bizkaiko Aldundiaren lurretan. Goi mailako teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako lantegia izango da Sestaokoa.

Precicast Bilbaoren % 80 ITPrena da eta gainerako % 20a Precicast Suizarena. Gainera, beste lantegi bat du 1999tik Barakaldon, eta 250 langile ditu bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Sestao bideoak Barakaldo Lana