Ekonomia -

Automobil sektorea

Autoko 1.500 euroko laguntzak, gaur onartutako Pive 8 planari esker

Erosleari emandako laguntza 500 eurotan murriztu du Espainiako Gobernuak. Guztira, 225 milioi euroko aurrekontua onartu du Gobernuak eta legegintzaldiko azkena izango da.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
1.500 euro auto bakoitzeko

1:14

AGENTZIAK | ALBISTEA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto berrien erosketa sustatzeko Pive 8 plana onartu du ostegun honetan Espainiako Gobernuak. Guztira, 225 milioi euroko aurrekontua izango du planak, eta erosleak aurreko planetan baino 500 euro gutxiago jasoko ditu erosketagatik, zehatz-mehatz esanda, 1.500 euro.

Hala iragarri du Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.

Erosleak jasoko duen diruaren (1.500 euro) erdia Gobernuak ordainduko du eta beste erdia, berriz, auto konpainiak edota salmenta guneak.

Bestalde, berdin mantenduko dira familia ugariei eta gutxitasunen bat dutenei bideratutako laguntzak. Hala, 3.000 euroko laguntza jasoko dute 10 urte edo gehiago dituen auto bat kendu eta berri bat erosteagatik.

Pive plana 2015ean egongo da indarrean eta, Gobernuaren esanetan, legegintzaldiko azkena izango da. Gainera, Gobernuak ez du aurreikusten plana luzatzerik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Laguntza publikoak Automobilgintzari buruzko albisteak