Ekonomia -

Greba

Correosen %80k baino gehiagok greba egin du, sindikatuen arabera

Posta banaketaz arduratzen den enpresaren arabera, ordea, grebaren jarraipena % 14,5ekoa izan da goizean.

Correoseko langileek protesta egin dute Madrilen. Argazkia: EFE
Correoseko langileen protesta EFE
Correoseko langileek protesta egin dute Madrilen. Argazkia: EFE

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO eta CSI-F sindakatuek emandako datuen arabera, Correoseko langileen % 93k greba egin du goizeko txandan. UGTren arabera, jarraipena %83koa izan da. Correosek kaleratu dituen datuak, ordea, ez datoz sindikatuen zenbakiekin bate. Posta banaketaz arduratzen den enpresaren arabera, goizeko txandan langileen % 14,5ek egin du greba. Gaueko txandari dagokionez, hiru sindikatuen % 83an kokatu dute jarraipena. Correosek, berriz, % 28,3ra jaitsi du zifra.

CCOO eta UGT sindikatuek emandako datuen arabera, Correoseko langileen % 80k baino gehiagok egin du greba gaueko txandan. Datu horiek Correosek ezagutzera eman dituen datuekin ez datoz bat. Posta banaketaz arduratzen den enpresaren arabera, % 28,3k egin du greba.

Correosek dionez, gaueko txandan langileen %3 aritzen da. Greba eguna lasaitasunez doala gaineratu du erakundeak, nahiz eta Valladoliden eta Sevillan piketeek zenbait arazo eragin dituzten.

CCOOren arabera, gaueko txandan grebak izan duen jarraipena %83koa izan da. Gehiengoa duen sindikatuak dioenez, piketeek ez dute inongo arazorik izan.

UGT sindikatuak ere grebaren jarraipenaren inguruko datu baikorrak eman ditu. Sindikatuaren arabera, jarraipen “zabala” izaten ari da greba, %83 baino gehiago.

CCOO, UGT eta CSI-F sindikatuak hiru lanuzte eta hiru greba egun deitu dituzte apirilean eta maiatzean, hitzarmen kolektiboaren  negoziazioa izoztuta dagoela salatzeko eta azken bost urteetan 15.000 lanposturen suntsipena izan dela gaitzesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Espainia albisteak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Sindikatuak Espainian Langile Komisioak azken ordukoa UGT azken ordukoa Lan gatazkak azken ordukoa Correosen bulegoak gaur