Ekonomia -

Bankua

Kutxabankek bere kontseilari delegatua izendatuko du gaur

Orain arte, bankuan ez zegoen horrelako kargurik, baina Espainiako Bankuak hala eskatuta sortu behar izan dute.

EFE | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak kontseilari delegatua izendatuko du ostegun honetan. Orain arte, ez zegoen horrelako kargurik hiru euskal kutxen fusioaren ondorioz sortutako bankuan.

Ofizialki ez da izenik eman, baina Javier García Lurueña izan daitekeela zabaldu da azken asteotan.

Kontseiluak gaur egingo du bilera, Bilbon, hilero egiten duten moduan. Bertan, Gregorio Villalabeitiari dagokio kontseilari delegatua proposatzea.

Orain arte, bankuan zein hiru kutxetan ez zegoen horrelako kargurik, baina Espainiako Bankuak hala eskatuta sortu behar izan dute, korporazioen kudeaketa egokia egiteko arauak betetzeko. Estatu mailan, baina, ohikoa da kontseilari delegatua izatea.

Kargu berria Administrazio Kontseiluan sartu ahal izateko, Kutxabankek bere estatutu sozialak aldatu behar izan ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank albisteak Ekonomia berriak