Ekonomia -

Lan-ezbeharra

Langile bat hil da Olaberrian (Gipuzkoa) izandako lan-istripu batean

Karobi industrialdean jazo da ezbeharra, eguerdi aldera, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hildakoa gizonezkoa da, eta Hogei SA enpresan egiten zuen lan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

55 urteko langile bat hil da astelehen honetan Olaberrian (Gipuzkoa), Karobi industrialdean lanean ari zela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Lazkaoko bizilaguna zen hildakoa, eta Hogei SA enpresan egiten zuen lan, iturrion arabera.

Ezbeharra 12:00ak aldera jazo da; oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, pieza metaliko bat gainera erori zaio. Larrialdi zerbitzuak heldu direnerako, hilda zegoen langilea.

Pieza igotzeko erabiltzen ari zen eslinga apurtu egin da eta, ondorioz, behera erori da pieza, langilearen gainean.

Sindikatuek protesta deitu dute

ELAk eta LABek elkarretaratzea deitu dute hilaren 3rako, eguerdian, lan-istripua salatzeko. Karobi industria-gunean egingo dute protesta, Stee-eilas, EHNE eta Hiru sindikatuek ere deituta.

Bestalde, egun horretan eta ordu horretan, beste elkarretaratze bat deitu du CCOO sindikatuak, Karobiko sarreran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoako albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Goierriko albisteak