Ekonomia -

Gipuzkoako enpresaburuak

Lanbide Heziketa ikasteko eskatu die Adegik ikasleei

Eskulan espezializatuaren gabeziaren aurrean industriek elkarri “talentuak lapurtzen” dizkietela esan du Gibelaldek. Bestalde, “prekarietatea inondik inora ere” ikusi ez duela adierazi du.

Pello Gibelalde Adegiko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Pello Gibelalde Adegiko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Pello Gibelalde Adegiko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etorkizunean espero duten eskulan defizitaren aurrean, gazteak “trebaturik” izatea “merezi” duela uste Pello Gibelalde Adegiko presidenteak, “epe oso laburrera beharrezkoak izango direlako”.

“Iraganeko industria baino askoz konplexuagoa izango da, eta noski Lanbide Heziketa eta mota guztietako teknikariak eta ingeniariak eskatuko ditugu etorkizunean, ez 20 urte barru”, adierazi du Gibelaldek Radio Euskadin egindako elkarrizketan.

Lan merkatuaren egoerarekin, “etorkizuneko” industriak eskulan espezializatua beharko du, eta horrek enpresak elkarri “ingeniariak eta jeinuak lapurtzera” behartzen ditu, Gibelaldek ziurtatu duenez. Horregatik, ikasketa teknikoak aukeratzeko eskatu die enpresaburuen buruzagiak gazteei, “lanpostu bat berehala lortzeko”.

20.000 langileko defizita 2020an

Patronaleko agintariaren arabera, 2013tik 2014ra arte 3.400 behargin galdu dituzte Gipuzkoan. Ondorioz, 2020an 20.000 langileko defizita izango dutela uste du Gibelaldek.

Gibelalderen hitzetan, lan merkatuaren egungo egoera dela-eta Gipuzkoako enpresak elkarri “ingeniariak eta jeinuak lapurtzen ari dira”. “Horrela ez dugu luze iraungo. Bi edo hiru urte barru gure industriek trebatutako langileak beharko dituzte, eta baliteke hemen ez aurkitzea”, esan du.

Merkatuak “benetan, zein lanbide eskatzen” duen euren buruari galdetzeko eskatu die Gibelaldek gazteei. “Gerora lanposturik bermatuko ez dizkieten ikasketa errazak aukeratzeari uzteko” eskatu die Adegiko buruzagiak. “Orain saiatu behar dira, ikasketa teknikoak egin lanpostu bat berehala aurkitzeko”, azpimarratu du.

Prekarietatea eta egoera ekonomikoa

Bestalde, gazteen lan merkatuan prekarietate gehiegirik ez dagoela uste du Gibelaldek. 2013ko uztailak 7tik aurrera “ez da ezer gertatu, pikutara joateko zorian” geundela eta “gerra iraunkor batek eztanda egin” behar zuela esaten zuten batzuek, kritikatu duenez.

Testuinguru ekonomikoari dagokionez, 2014 “inflexio” urte bat izan zela nabarmendu du Gibelaldek. Gipuzkoako ekonomia “hazten ari” dela ziurtatu du. 2015ean lurraldeko enpresek 7.000 lanpostu sortuko dituztela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Lana berriak Adegi argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Lanbide Heziketa albisteak Ekonomia 2024