Ekonomia -
Akordioa
Bizkaiko Movistarreko azpikontratatuek greba utzi dute
Enpresekin aurreakordioa lortu dute, eta astelehenean itzuliko dira lanera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Movistarreko instalatzaileek eta mantentze-lanetakoek aurreakordioa lortu dute enpresarekin, eta astelehenean hasiko dira lanean, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez. 74 egun zeramatzaten greban.
Gaur goizean, batzarra egingo dute Bilbon, horren berri emateko, eta akordioa onartuz gero, astelehenean bertan itzuliko dira lanera.
Lan-gatazkak 250 langileri eragin dio; 150 langileri, Bizkaian. Movistarrek 2015-2018 aldirako kontratatuen eta azpikontratatuen soldatak “are gehiago murrizteko” asmoarengatik hasi zuten greba. Zenbait kasutan, % 25erainoko murrizketa aurreikusten zen.
Langileek hitzarmen propioa eskatzen dute, euren lan eta soldata baldintzak Movistarreko langile finkoen baldintzekin parekatzeko.