Ekonomia -
AURREAKORDIOA
Arabako metalaren lan-hitzarmena berritzeko aurreakordioa
Akordio horrekin malgutasuna 100 ordura arte areagotuko da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIO
Arabako SEA patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordio bat adostu dute gaur Arabako metalaren lan-hitzarmena berritzeko. Akordio horrekin malgutasuna 100 ordura arte areagotuko da, eta bost urtez izoztuta egon diren soldatak berrikusiko dira.
Patronala eta sindikatuak pozik azaldu dira aurreakordio horrengatik, baina berretsi egin beharko dute ordezkari sindikalen biltzarretan.
Alderdi guztiak irailean ados azaltzen badira, hitzarmenak hiru urteko indarraldia izango du (2015-2017), eta soldata igoerak ekarriko ditu: 2015ean, % 1; 2016an, % 1,5, eta 2017an, % 1,75.
Horren trukean, Arabako metaleko langileek 100 orduko malgutasuna onartuko dute urtean bete behar dituzten 1.735 orduen artetik. Horrek esan nahi du egun duten malgutasuna 30 orduz areagotuko dela.
2008koa da Araban sinatu zen metal arloko azken lan-hitzarmena, eta 2010. urtera arte egon zen indarrean.
Gainerako sindikatuek aurreakordioarekin bat egiteko aukera dute.