Ekonomia -

Celsa Atlantic

Laminaciones Arreguiren 79 kaleratze baliogabe utzi ditu Justiziak

Enpresak “asmo txarrarekin” ekin zuela uste du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta langileak berriz onartzera behartzen du. Hala ere, Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea aurkeztu dezake Celsa Atlanticek.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Celsa Atlanticek (Laminaciones Arregui) Gasteizen eta Urbinan (Araba) dituen lantegietako 79 beharginen kaleratzeak baliogabe utzi ditu EAEko Auzitegi Nagusiak. Enpresak ?asmo txarrarekin? ekin zuela uste du Auzitegiak, eta langileak berriz onartzera behartzen du.

EAEko Auzitegi Nagusiak epaia asteartean igorri zuen. Enpresa-batzordeak kaleratzeak auzitara eraman zituen. Horrela, kaleratzeak baliogabe utzi eta beharginak baldintza berdinetan berriro onartzera zigortu dute enpresa. Gainera, aldi honetan jaso ez dituzten soldatak ordaintzera zigortu du auzitegiak enpresa.

Hala ere, Auzitegi Gorenaren aurrean kasazio helegitea aurkezteko aukera du Celsa Atlanticek.

2012ko maiatza

Lan gatazka 2012ko maiatzean hasi zen, Celsa Atlanticen. Enpresako zuzendaritzak lana erregulatzeko txosten bat aurkeztu zuen 352 langile kaleratzeko.

2012ko urrian 174 kaleratze baliogabe utzi zituen EAEko Auzitegi Nagusiak. Askatasun sindikala eta greba eskubidea urratu zituztela argudiatu zuen Auzitegiak.

Enpresak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenaren aurrean eta, nahiz eta hasiera batean zuzendaritzari arrazoia eman, ondoren EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia baieztatu eta lana erregulatzeko txostena baliogabe utzi zuen Gorenak. Hala ere, ordurako behargin askok enpresarekin irteera adostu zuten, baina gainerakoak berriz onartu behar izan zituen.

2014ko uztaila

79 langileri eragiten zion beste txosten bat aurkeztu zuen Celsa Atlanticek 2014ko uztailean. ELAk eta enpresa-batzordeak helegitea aurkeztu zuten. Epaiketa iragan ostiralean egin zuten. 2012ko greba babestu eta enpresa auzitara eraman zutenei eta gainerako langileei ?tratu desberdina? eman zietela azaldu du EAEko Auzitegi Nagusiak sententzian.

Epaiaren berri gaur izan eta gero, EAEko Auzitegi Nagusiak berriro arrazoia eman diela goraipatu dute ELA, ESK eta LAB sindikatuek agiri batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Araba