Ekonomia -
Euskal industria
Jaurlaritzak 8 milioi inbertituko ditu Ezkerraldean eta Oiartzualdean
Indartu programaren inbertsioa Europako Batzordeak alde behartsu bezala izendatutako eskualdeetara bideratuko da.
Agentzia | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak 8 milioi euro bideratuko ditu Europako Batzordeak "alde behartsu" izendatu dituen EAEko bi eskualdeetara, Gipuzkoako Oiartzualdera eta Bizkaiko Ezkerraldera, hain zuzen ere.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak Indartu programa aurkeztu du Bilbon, "alde behartsu" izendatutako eskualdeetan lanpostuak sortzeko dirua bideratuko duena.
Euskadiren kasuan, bi dira izendapen hori jaso duten eskualdeak: Oiartzualdea (Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernani) eta Ezkerraldea (Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Trapagaran, Ortuella, Abanto, Zierbena, Muskiz, Alonsotegi eta Erandio).