Ekonomia -
Turismoa
Inoizko abuztu onena izan du Bilboko aireportuak
454.168 bidaiarik erabili zuten Loiuko aireportua joan den hilean, iaz baino % 7 gehiago.
Agentziak | Erredakzioa
454.168 bidaiarik erabili dute abuztuan Bilboko aireportua, iazko hilabete berean baino % 7 gehiago. Hilabete horretan inoiz izandako daturik onena erdietsi du, horrenbestez, Loiuko terminalak, AENAk ohar batean jakinarazi duenez.
2015eko zortzi hilabete hauetan 2.876.599 bidaiari izan ditu Bilboko aireportuan, iaz baino % 6,3 gehiago. Udako hilabeteetan (ekaina, uztaila eta abuztua) bidaiari kopuruen marka guztiak ondu ditu aireportuak.
Nazioarteko bidaiarien kopuruak egin du gora bereziki, %9,3 (221.648 bidaiari). Estatukoak % 6 hazi dira
Operazio kopuruari dagokionez, abuztuan 3.397 lur-hartze eta aireratze izan dira, 2014ko hilabete berean baino % 1,1 gehiago.