Ekonomia -
Gosari informatiboa
Ahal den tokietan soldatak igotzearen alde egin du Espainiako Bankuak
Luis Maria Linderen hitzetan, ez zuten lan erreforma soldatak igotzeko egin, “ahal dutenek igotzeko” baizik, baina horretarako inor kaleratu gabe.
Agentziak | Erredakzioa
Lan ereduaren arazoa ?ezinezkoa den tokietan? soldatak igotzea litzatekeela esan du gaur Luis Maria Linde Espainiako Bankuaren gobernadoreak. Horregatik, enplegua mehatxatu gabe langileen soldata handitu ahal dutenek soldata handitzearen alde agertu da, baina ez ?orokorrean?.
Gosari informatibo batean, lan erreforma ez zutela soldatak igotzeko egin gogorarazi du Lindek, ?ahal dutenek igotzeko? baizik, baina horretarako inor kaleratu gabe.
Lan erreformaren ?funtsezko ideia? ez dutela zuzendu behar esan du Espainiako Bankuaren gobernadoreak, baina hobetu daitezkeen puntuak egon badaudela onartu du. Besteak beste, zenbait xedapenen ?judizializazio etengabea? aipatu du Lindek.
Langabezia eta zorra
Langabezia handia eta zorra Espainiaren ahultasun nagusiak direla azpimarratu du Lindek. Zorra Europako beste herrialde batzuena baino ?askoz larriagoa? dela nabamendu du, politika ekonomikoa baldintzatzen duelako.
Bestalde, Espainia aurten % 3 haziko dela ?bermaturik? dagoela esan du Lindek, eta hazkundea 2016an ?oso antzekoa? izango dela gaineratu du. Ondorioz, hazkunde aurreikuspena ?nahiko ona? dela adierazi du.
Halaber, baliteke 2016an langabezia-tasa % 20ren azpitik jaistea, Linderen esanetan, langabezia murrizteko prozesua ?oso ondo doalako?.