Ekonomia -

Energia kontsumoa

900 enpresa baino gehiagok % 12 aurreztuko dute faktura elektrikoan

Kontsumo elektrikoaren enkantea egin dute Gasteizen eta Iberdrola izan da konpainia garailea.

Arabako enpresariak, Gasteizen egindako enkantean. Argazkia: SEA
Arabako enpresariak, Gasteizen egindako enkantean. Argazkia: SEA
Arabako enpresariak, Gasteizen egindako enkantean. Argazkia: SEA

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 918 enpresak parte hartu dute Gasteizen egin den energiaren enkantean eta % 12,3ko aurrezpena lortu dute faktura elektrikoan. Ekitaldia SEA Arabako Enpresariak elkartearen egoitzan izan da.

Halaber, ekimen honen antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, eta, adierazi dutenez, bertan izan diren enpresa txikiak, orain, “lehiakorragoak” izango dira eta horrek euren produktuen prezioetan eragingo du, sustatzaileen arabera. Gainera, enpresa horiek segurtasun osoz dakite zenbat ordaindu beharko duten datorren urtean argi-indarragatik.

Deialdira 17 enpresa aurkeztu dira eta 89,5 milioi kWh-ko energia bolumenagatik eskaintza egin dute enkantean.

Gainera, Iberdrola izan da garailea 6,7 milioi euro ordainduta. Horrek, batez beste % 12,3ko aurrezpena ekarriko du faktura elektrikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Iberdrola SEA albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gasteiz Albisteak Enpresaburuak