Ekonomia -
Araba
Gestamp konpainiak lantegi berria eraikiko du Rivabellosan
Fabrikan 2017an jarriko dute martxan eta Volkswagen, Seat eta Opel automobilentzako lan egingo dute, piezak laser bidez moztuta.
agentziak | erredakzioa
Gestamp konpainiak 14,3 milioi euro inbertituko ditu Rivabellosan (Araba) lantegi berri bat eraikitzeko.
Fabrika Arasur industria-gunean kokatuko da, 8.500 metro karratu izango ditu eta laser bidezko mozketak egiten espezializatuko dira, baita roboten bidezko soldadurak egiten ere.
Gisa honetako lehen lantegia izango da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Europako handienetakoa.
Fabrikan 2017an jarriko dute martxan eta Volkswagen, Seat eta Opel automobilentzako lan egingo dute, piezak laser bidez moztuta.
Lantegia eraikitzeko lanak aurten hasiko dituzte eta 100 behargin kontratatuko dituzte fabrika martxan jartzean.