Ekonomia -
Euskal enpresak
Aernnova multinazionalak Burulan enpresa gasteiztarra erosi du
Aerometallic filialak 900 lanpostu izango ditu eta urte honetan 100 milioi euro fakturatzea espero dute.
Agentziak | Erredakzioa
Aernnovak, hegazkinen estrukturak egiten dituen fabrikatzaileak, Burulan enpresa erosi du, mekanizazioa eta osagai metalikoak dituzten piezak lantzen dituena. Konpainia horrek Gasteizen dauka egoitza eta bere lanak sektore aeronautikora bideratuta daude.
Multinazionalak ohar baten bidez azaldu du erosketa honekin bere jarrera sendotu nahi duela alor horretan. Halaber, Burulan enpresarekin batera, Aerometallic filialak 900 lanpostu izango ditu eta urte honetan 100 milioi euro fakturatzea espero dute.
Aernnovak esan duenez, gaitasunak hobetuko dituzte enpresa berriari esker.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea