Ekonomia -

Espainiako Estatuko datuak

KPIak negatiboan jarraitzen du urrian % 0,7 egin baitu behera Estatuan

EAEn % 0,4koa izan da beherakada. Nafarroan % 0,5eko gorakada izan zen irailetik urrira.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) urtebeteko tasa negatiboa izan du hirugarren hilabetez jarraian, urrian % 0,7 egin baitu behera Espainiako Estatuan (irailean, % 0,9), erregaien eta lubrifikatzaileen prezioen ondorioz, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Hala eta guztiz ere, KPIak gora egin du (% 0,6 hain zuzen ere) aurreko hilabetekoarekin alderatuta, hiru hilabetez behera egin eta gero.

Azpiko inflazioa (energia eta prestatu gabeko elikagaiak kontuan izan gabe), berriz, hamarren bat igo da, % 0,9raino.

EAEn eta Nafarroan

EAEn, urtebeteko indizeak % 0,4 egin du behera urrian, Garraio, Etxebizitza, Kultura eta Aisialdi sektoreko prezioen eraginez, baina % 0,8ko gorakada izan da irailetik urrira.

Nafarroan, berriz, % 0,5eko gorakada izan da hilabete horien artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Kontsumorako prezioen indize Ekonomia berriak Eguneko albisteak