Ekonomia -

Lan gatazka

Cemosako langileak lanera itzuli dira, aurrekordioa lortuta

Hitzarmenari buruzko aurreakordioa lortu dute sindikatuek eta Cemosako zuzendaritzak. Horrenbestez, langileek behin-behinean bertan behera utzi dute azaroaren 23an hasitako greba mugagabea.

Cemosa lantegia Atxondon. Artxiboko irudia: EiTB
Cemosa lantegia Atxondon. Artxiboko irudia: EiTB
Cemosa lantegia Atxondon. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atxondoko Cemosa lantegian ordezkaritza duten sindikatuek hitzarmenari buruzko aurreakordioa lortu dute zuzendaritzarekin eta, horrenbestez, langileek behin-behinean bertan behera utzi dute azaroaren 23an hasitako greba mugagabea. Behin akordioa sinatutakoan greba deialdia bertan behera utziko dute.

Lantegian gehiengoa duen LAB sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, langileen aldarrikapen nagusia lan-prekarietateari aurre egiteko neurriak hartzea zen eta ostiralean horri buruzko hitzezko akordioa lortu zuten bi aldeek.

Aurreakordio horren arabera, lan-prekarietateari aurre egiteko hainbat neurri hartuko dira, hala nola, azpikontratazioak eta Aldi Baterako Laneko Enpresak mugatzea, lan-poltsa bat sortzea, baja luzeen edota eszedentzien ordezkapenak kontratu bidez egitea edota behin behineko 20 lanpostu finko bihurtzea.

Gainera, amiantoarekin edota baldintza termo-higieniko zailetan lan egin dutenei edota hipoakusia dutenei Osalanen protokoloa aplikatzea adostu dute. Bestalde, soldatak KPIaren arabera igotzea ere adostu dute.

LABen esanetan, aurreakordioa "oso ona" da eta "merezi du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Grebak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Enpresen albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Durangaldea