Ekonomia -
A20-ko emaitzen ondotik
IBEXak behea jo du, ziurgabetasun politikoa dela eta
Espainiako Burtsaren adierazle nagusiak %3,62 egin du behera. Arrisku sariak, berriz, gora, 122 puntuak harrapatuta.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Burtsak, zehazki IBEX 35 adierazleak, behea jo du gaur, hauteskunde orokorren biharamunean, emaitzek utzitako ziurgabetasuna tarteko. Zehazki, merkatuak %3,62 (9.400 puntutik behera jaitsi da) galdu du itxieran.
Espainiaren arrisku sariak, berriz, gora egin du, 122 puntura arte.
Burtsaren itxieran, %3,62, 351 puntu, galdu dute balio nagusienek. 2015ean, %8,89ko galerak izan dira Espainiako Burtsan.
Adierazlean kotizatzen duten enpresa nagusiek izan dituzte galerak: Banco Santanderrek, %4,85ekoa; BBVAk, %4,71; Telefonicak, %3,42; Reposolek, %2,87; Inditexek, %2,37; eta Iberdrolak, %2,33.
Europako merkatuetan ere, ez da giro izan. Milangoak %0,76 galdu du; Parisek, %1,3; eta Londresek, %0,29. Frankfurtek ere behera egin du, %1,04 hain zuzen ere.