Ekonomia -
Lan eskubideak
Sinatu egin dute Bizkaiko ostalaritzaren lan hitzarmena
Soldatak % 1,4 igoko dituzte aurten, eta KPI + 0,4 hurrengo urtean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
UGT, ELA eta CCOO sindikatuek eta patronalak Bizkaiko ostalaritzaren lan hitzarmena sinatu dute gaur. Ituna bi urterako izango da, eta soldata igoerak aurreikusten ditu: % 1,4 aurten, eta KPI + 0,4 hurrengo urtean.
Hitzarmenaren arabera, beste 24 hilabetez jarraituko du indarrean 2017a bukatu ostean.
Paula Garcia UGTko ordezkariak txalotu egin du sindikatuek egindako "esfortzua" 16.000 langileren eskubidean mantentzeko, batik bat sektorea "oso prekarioa" dela kontuan hartuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea