Ekonomia -

Ustelkeria

Alfredo de Miguel eta beste zazpi atxilotuak aske geratu dira

Atxilotu guztiak aske utzi dituzte, baina egozteen berririk ez dute eman, ezta askatasuna lortzeko baldintzen informaziorik ere, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo de Miguel Arabako Administrazio Lokaleko diputatua (EAJ) eta beste zazpi atxilotuak aske geratu dira gauean. Zortziak goizean atxilotu dituzte funtzionario-eroskeria, kapitalak zuritzea eta eragimen-trafikoa egotzita. Epailearen aurrean deklaratu ostean fidantzarik gabe aske geratu dira, Arabako Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.

Atxilotuak goizean eraman dituzte Gasteizko epaitegietara. Bertan egun osoan zehar galdekatu dituzte 22:00etara arte.

Radio Euskadik jakitera eman duenez, atxilotu guztiak aske utzi dituzte, baina egozteen berririk ez dute eman, ezta askatasuna lortzeko baldintzen informaziorik ere.

Sumario-sekretua ezarri du epaileak eta atxilotuak Alfredo de Miguel, haren emaztea, Aitor Telleria Araba Buru Batzarraren exekutibako kide, zinegotzi ohi eta batzarkide ohia, Alfonso Arriola Miñanoko teknologia parkeko zuzendari ohia, Iratxe Gaztelu EAJren hautagaia EAEko azken hauteskundeetan eta Koldo Otxandiano gizarte ongizatearen foru institutuko gerentea, Felix Ormazabalen garaian, direla baieztatu dute momentuz.

Bai Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak, bai Iñaki Gerenabarrena ABBren presidenteak, errugabetasun presuntzioa babestu dute eta deliturik forgatzen bada, ardurak berehala argituko dituztela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea