Ekonomia -
Hipotekak
Euriborra negatiboan sartu da lehen aldiz eta % -0,002an kokatu da
Mailegu hipotekario gehienak kalkulatzeko erabiltzen den hilabeteko batezbestekoa, ostera, % 0,0018an kokatu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
12 hilabeteko Euriborra negatiboan sartu da historian lehen aldiz eta % - 0,002an kokatu da.
Urtarrilean % 0,042an kokatu zen Hego Euskal Herrian mailegu hipoteka gehienak kalkulatzeko erabiltzen den Euriborra. Duela urtebete hipoteka sinatu eta ordaindu beharreko kuota orain berrikusten dutenek 85 eta 200 euro aurreztuko dituzte.
Dena den, kuotak berrikusteko gehien erabiltzen den hilabeteko batezbestekoa % 0,0018an kokatu da. Beheranzko bideari eutsiz gero, litekeena da otsaileko batezbestekoa negatiboa izatea.
Euriborrak 2008ko uztailean jo zuen goia (% 5,393) eta, gero, behera egin zuen 2010ean joera eten zen arte. 2011. urtearen erdialdean berriz ere behera egiten hasi zen, gaur arte.