Ekonomia -

Vitaldent auzia

Hortz kliniken abokatu bat: 'Frankiziak entitate bereiziak dira'

Bezeroak eta pazienteak normaltasunez artatzen jarraitzeko bermeak daudela ziurtatu du Luis Manuel del Aguila abokatuak. Del Aguilak Euskadiko Vitaldent klinika batzuk ordezkatzen ditu.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Frankiziatu batzuen salaketatik dator ikerketa

1:22

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vitaldenteko hortz klinikak frankiziak direla azaldu du Luis Manuel del Aguila abokatuak. Euskadiko klinika batzuen ordezkariak azpimarratu duenez, “entitate guztiz bereiziak dira, autonomia eta egitura propioa dute, mediku eta laguntzaile propioekin”.

Frankiziak eta enpresako zuzendaritza bereizteko eskatu du Del Aguilak Radio Euskadin. Gainera, bezeroak eta pazienteak normaltasunez artatzen jarraitzeko bermeak daudela ziurtatu du: “Bermea kliniken autonomia da”. “Tratamenduek normaltasunez aurrera jarraitzeko guztia prest dago”, adierazi du.

Zentzu horretan, Euskadiko sei frankiziak, bost Bizkaian eta bat Araban, agiri bat argitaratu dute gaur komunikabideetan. Atzoko operazioa kliniken aurkakoa izan ez dela argitu nahi izan dute, “independenteak” direlako, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Odontologo batzuek intrusismoa eta kalitate eskaseko materialen erabilera salatu dute frankizietan. “Gezurra da”, nabarmendu du abokatuak. “Primerako materialak dira. Txinako materialak direla esan dute, baina Amerikako hornitzaileenak dira, primerako multinazionalenak”, azaldu du Del Aguilak.

Frankizietako jabeek auzitara jo beharko ote duten erabakitzeko “oso goiz” dela esan du Del Aguilak. “Informazio oso gutxi dago eta goiz da oraindik“, nabarmendu du.

Atxilotuak epailearen aurrean deklaratzen ari dira

Bestalde, atxilotuak Majadahondako (Madril) argibideetako 6. epaitegiaren aurrean deklaratzen ari dira, ikerketako iturriek jakinarazi dutenez.

13 atxilotuak guardiako epaitegiaren aurrean deklaratzen ari dira goizean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Iruzurrak Gaurko azken ordukoa