Ekonomia -

Vitaldent auzia

Bezero guztiak artatzen jarraituko dutela nabarmendu du Vitaldentek

Klinika guztiak "zabalik eta normal funtzionatzen" ari direla esan du konpainiak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vitaldentek lasaitasun mezua helarazi die bezeroei, eta tratamendu guztiak bermatu dizkie. Izan ere, klinika guztiak zuzendarien aurkako prozesu judizialetik kanpo daude.

Ana Caspistegui konpainiako bozeramaileak agerraldia egin du Madrilen, eta Justiziarekin "aktibo" kolaboratuko dutela esan du, dena "argitzeko".

Horren esanetan, klinika guztiak "zabalik eta normal funtzionatzen" ari dira.

EAEko frankiziak

EAEko frankiziek ere nabarmendu dute zabalik jarraituko dutela, eta bezeroei ordaindutako zerbitzu guztiak emango dizkietela.

"Normaltasun osoz lan egiten ari gara, eta horrela jarraituko dugu", esan du Portugaleteko klinikaren arduradunak.

EAEn Vitaldenten hogei bat zentro daude, eta gehienak (denak, lau izan ezik) frankiziak dira.

Vitaldenten izena, irudia eta publizitatea duten arren, modu independentean funtzionatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE albisteak Iruzurrak argazkiak Ekonomia berriak Eguneko albisteak