Ekonomia -

ARRANTZA

Urteko lehen antxoa iritsi da euskal portuetara

Antxoaren arrantzaldi ona aurreikusi dute arrantzaleek, eta itxaropentsu daude. Kanpainaren lehen egunotan eguraldia lagun izan ez duten arren, Ondarroara eta Getariara atzo 60.000 antxoa sartu ziren.

Antxoa arraindegian
Antxoa arraindegian
Antxoaren kanpaina, abian

0:42

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Denboraldiko lehendabiziko antxoa aleak hasi dira euskal portuetara sartzen. Kanpaina aste honetan abiatu da, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat portutara atzo iritsi ziren lehen antxoa-harrapaketak.

Ondarroara eta Getariara, esaterako, 60.000 kilo eraman zituzten arrantzaleek, eta Kantauri itsasoko antxoa dagoeneko salgai dago hainbat arrandegitan, kiloa zortzi bat euroan.

Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federaziotik jakitera eman dutenez, lehen harrapaketak ez dira "handiak" izan, batez ere, eguraldiagatik. Azken orduotako euriak eta haize ufadek antxoa harrapaketa zaildu diete baxurako arrantzaleei. Dena dela, itxaropentsu daude, Bizkaiko Golkoaren inguruan antxoa asko ikuskatu dutelako. "Biomasa oso ona da eta kanpaina oparoa espero dugu", esan dute Federaziotik.

Antxoarekin batera, berdelaren kanpaina ere abiatu da euskal kostaldean, baina, oraingoz, espezie horren alerik ez da iritsi portuetara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Antxoak argazkiak Albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Ondarroa argazkiak Getariako albisteak Arrantza kanpaina azken ordukoa Iparraldeko kostaldea albisteak