Ekonomia -

Michelinen Gasteizko lantegian

Indarkeria jasan duten enpresaburuak gogoratu ditu Urkulluk

Michelin enpresaren Gasteizko lantegira egin duen bisitan, ETAk 1979an bahitu zuen Michelingo zuzendaria izan du bereziki gogoan.

Inigo Urkulluk Michelin enpresaren Gasteizko lantegia bisitatu du gaur. Argazkia: EFE
Inigo Urkulluk Michelin enpresaren Gasteizko lantegia bisitatu du gaur. Argazkia: EFE
ETAk bahitutako Luis Abaitua zuzendaria izan du gogoan Urkulluk

1:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak hainbat hamarkadatan "terrorismoaren krudelkeria" jasan eta gainditu duten enpresak eta enpresaburuak gogoan izan ditu gaur, Michelinen enpresaren Gasteizko lantegira egindako bisitan.

Ildo horretan, bereziki gogoan izan du Luis Abaitua Michelingo Gasteizko lantegiko zuzendaria izan zena.

Michelinek aurten ospatzen duen 50. urteurrena indarkeriaren jazarpena jasan duten enpresen eta enpresaburuen aldeko omenaldia izan daitekeela esan du Iñigo Urkulluk, eta 1979an ETAk bahitu zuen Luis Abaitua Michelingo Gasteizko lantegiko zuzendaria gogoratu du; hain zuzen ere, bahiketa horretan parte hartzeagatik sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten Arnaldo Otegiri.

Lehendakariak, bereziki, terrorismoaren eragindako zailtasunen aurrean "Euskadin mantentzea, inbertsioak egitea eta herri honekiko konpromisoa"ri eustea erabaki zuten enpresaburuak "aitortu" ditu. Horren esanetan, "Euskadi hobea eta aberatsagoa eraikitzen eta enplegua sortzen" lagundu dute.

Michelinen ibilbidea eta lana nabarmendu ditu Urkulluk. Haren hitzetan, Michelinek langileen gizarte eta lan-baldintzak zaindu izan ditu beti, eta bai zuzendaritzak eta baita langileek ere ekoizpena hobetzeko ahalegin etengabea egin dute.

Enpresaren 50. urteurrena dela-eta, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak Gasteizko lantegia bisitatu dute.

Gasteizko lantegiak 3.200 langile ditu. Halaber, pneumatikoen ekoizpenaren % 60 esportatzen du eta obra publikoetarako eta meatzaritzarako pneumatikoen % 80.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu azken albisteak Araba EAE Euskadi Ta Askatasuna albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Enpresaburuak