Ekonomia -
Nafarroa
Blancok eta Sanzek AHT finantzatzeko akordioa sinatuko dute gaur
Abiadura Handiko Trenaren tarte honetako obrak 2011 urtean hasiko dira.
Erredakzioa
Jose Blanco Sustapen ministroak eta Miguel Sanz Foru Gobernuko presidenteak Abiadura Handiko Trenaren Nafarroako tartearen finantzaketa akordioa sinatuko dute gaur Iruñean.
Ondoren, obrak 2011 urtean hasiko dira, Foru Exekutiboak agiri batean jakinarazi duenez.
Martxoaren 30ean, Ministroen Kontseiluak baimena eman zion Sustapen Ministerioari lankidetza hitzarmen hau sinatzeko, Zaragoza-Iruña trenbidearen Castejon-Iruñerria tarteka 2015 urtean martxan egoteko helburuz.
Hitzarmenak Estatuaren, Nafarroaren eta ADIFen arteko lankidetzaren baldintzak ezartzen ditu.
Hori horrela, Nafarroak gauzatu egingo ditu plataformaren obrak, eta dirua aurreratuko du, baina ondoren Hitzarmen Ekonomikotik deskontatu egingo diote. Bien bitartean, ADIFek trenbidearen, sare elektrikoaren, komunikazioen eta segurtasun instalazioen lanak egingo ditu.
Ituna sinatzeko ekitaldia dela eta, erakundeek bideo bat egin dute AHTren garrantzia azpimarratzeko. Besteak beste, 10.000 lanpostu zuzen sortuko dituela eta Iruñaren hirigintza hobetuko dutela gogorarazi dute.