Ekonomia -
Kontzertu Ekonomikoa
Kontzertuaren aurka helegitea jartzea erabaki du Gaztela eta Leonek
Kontzertu Ekonomikoaren "blindatzea" Gaztela eta Leongo eta Errioxako interesak larriki urratzen dituela uste dute erkidego bi hauetako Gobernuek.
Erredakzioa
Datorren maiatzaren 20an Kontzertu Ekonomikoaren aurka konstituzio-kontrakotasun helegitea aurkeztuko dute Gaztela eta Leoneko Gorte Nagusiek; Osoko bilkuran aldundietako zerga arauei lege maila ematea erabaki zuen Senatuak, EAEko Kontzertu Ekonomikoaren "blindatzea" bezala ezagutzen dena.
Alderdi Popularrak eta Talde Mistoak helegitea aurkeztearen alde botoa eman zuten, sozialistek, ordea, kontrako botoa eman zuten, eta ondorioz, Erkidegoaren interesen aurka egitea egotzi diote.
Orain dela sei egun, Pedro Sanz Errioxako presidenteak iragarri zuen bere Gobernuak EAEko Kontzertu Ekonomikoaren ''blindatzea''ren aurka konstituzio-kontrakotasun helegitea aurkeztuko zuela, "errioxarren eskubideak urratzen dituelako".