Ekonomia -

Lan ministroa

Lan-erreforma maiatzean zehaztea espero du Corbachok

Lan Ministerioko, CEOE eta CEPYME patronaletako, eta CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek bilera teknikoa egin dute Madrilen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan-erreformaren inguruan agente sozialekin maiatzean "akordio on" bat lortzeko aukeraz "baikor" agertu da Celestino Corbacho Lan ministroa.

AEBk antolatuta, G-20ko Lan ministroen bileran parte hartuko du Corbachok eta Espainiako komunikabideekin bildu da. Aurretik bere ideiak zehaztu gabe Alderdi Popularrak Gobernua kritikatzea salatu du Lan ministroak, eta elkarrizketa eta negoziaketa prozesuan sartzeko eskatu dio oposizioari.

Lan Ministerioko, CEOE eta CEPYME patronaletako, eta CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek bilera teknikoa egin dute Madrilen, elkarrizketa sozialeko mahaiaren markoan.

Elkarrizketa mahaiak datorren astelehenean berriro biltzea adostu du, Exekutiboak proposatutako dokumentuaren lehen puntuan arreta jartzeko, lan-merkatuaren dualtasuna murriztea eta lanaldi partzialeko kontratuak ugaritzea, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea